Twist Harkaitz Cano idazlearen liburua aztertuko dute ilailaren 8an, astelehenean, Udal Liburutegian. Azpeitiko Udalak eta Literaturzaleen Txokoak antolatu dute ekitaldia, eta liburua irakurri dutenak edo interesatuta daudenak joan daiteke hara. Pako Aristik gidatuko du eleberriari buruzko solasaldia. Ekitaldira joan nahi duten herritarrak Udal Liburutegira gertura daitezke, informazioa eskatzeko.