Ikasturte berria hasi da, eta datorren astean zabalduko dituzte ateak herriko bi ludotekek, Gaztelekuak eta Gazte Informazio Bulegoak. Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekak astelehenetik ostiralera izango dira zabaldik, 17:00etatik 20:00etara. Gaztelekua, berriz, asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 16:00etatik 20:30era izango da irekita. Gazte Informazio Bulegoa ere astelehenean zabaldu dute, eta astelehenean, asteazkenean eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita. Aldiz, arratsaldez, 16:30etik 20:00etara izango da zabalik, astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan.