Zergatik hitzaldiaren izenburu hau: Txapelduna ez izatearen eskubidea?
Umeei disfrutatzen utzi behar zaie, eta horregatik, oso garrantzitsua da hauek presiorik gabe jolastea. Umeek kiroletan lortzen dituzten emaitzei garrantzi handia ematen diotenez, frustratu egiten dira eta, horren ondorioz, kirola uzteko arriskuan eror daitezke.
Zure ustez, zein dira umeei erakutsi behar zaizkien balioak?
Saiatu, ikasi, gozatu eta irabazi. Egia da irabazten ere saiatu behar dela, baina umeen kasuan, ez dugu lehenengo helburu bezala jarri behar.
Nolakoa izaten da gurasoen jarrera?
Zenbait gurasok izugarrizko presioa sartzen diote beraien seme-alabei. Ume horiek gurasoek jarritako helburua lortzen ez badute, porrot pertsonaltzat hartzen dute. Presio hori egiteak umeengan eragin dezakeen kaltea erakutsi nahi dut hitzaldi honekin. Psikologo batek hala esan zuen: "Guraso guztiek helburu bera dute, beraien seme-alabentzako onena eskaintzea".
Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.