'Saltokitik enpresara' ikastaroan izena eman dezakete herriko merkatariek

Uztarria.eus 2014ko ira. 11a, 18:07

Norbere saltokiaren egoera ezagutzea, kudeaketako tresnak erabiltzen ikastea edota erabakiak hartzeko ezagutza sendotzea dira eskolen helburuak. Ikastaroa urrian hasiko da, Azpeitian bertan edo eskualdeko udalerriren batean, eta doan izango da.

Herriko saltokiek izena eman dezakete 'Saltokitik enpresara' ikastaroan. Eskolak Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu, beraz, doan izango dira. Antolatzaileen hitzetan, "saltokiaren lehiakortasuna" hobetzea izango da ikastaroaren xedea. Urritik abendua bitartean emango dituzte eskolak, eta Azpeitian bertan edo inguruko udalerriren batean izango dira.

Honako gaiak landuko dira: 

  • Norbere saltokiaren egoera aztertzea: bezeroekiko, gainontzeko saltokiekiko edo joerekiko.
  • Kudeaketarako tresnak ezartzea.
  • Ezagutza eta gaitasuna bereganatzea, kudeaketari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

Antolatzaileek zati hauetan banatu dute ikastaroa:

  • Taldeko saioak, ikasgai praktikoekin: 10 eta 12 ordu artean.
  • Bakarkako saioak, norbere saltokian: 8 eta 10 ordu artean.
  • Jarraipena, adituen laguntzarekin.

Izena emateko edo zalantzak galdetzeko, Beasaingo Merkataritza Dinaminatzeko Bulegoarekin jar daiteke harremanetan. Horretarako, interesa dutenek 943 08 79 88 telefono zenbakira dei dezakete, edo info@bareak.eu helbidera idatzi. Hemen, informazio gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide