Azoka Herritiken baitan egingo den Sega Pika Txapelketarako izen-emate epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2014ko ira. 12a, 12:43

Hilaren 20an izango da txapelketa, eta aurreko egunean, ostiralean, bukatuko da izen-emate epea. Parte hartu nahi dutenek 619 27 08 32 telefonora deitu behar dute.

Azoka Herritik egitasmoaren baitan, Euskal Herriko III. Sega Pika Txapelketa egingo dute irailaren 20an, zapatua. 18:30ean izango da proba, eta bertan parte hartu nahi duenak irailaren 19a baino lehen eman behar du izena, 619 27 08 32 telefonora deituta. Txapelketan erabiliko dituzte segak Errusiatik ekarritakoak izango dira, eta parte hartzaileek txingura eta mailua soilik erabiliko dituzte zulatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide