Emakumeen Txokoak Jabetza Eskolako ikastaroak antolatu ditu ikarturte berrirako. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 24a bitartean. Astean zehar, goizez, udaletxeko Parekidetasun saileko bulegoan eman daiteke izena, hirugarren pisuan, hain zuzen. Arratsaldez, berriz, Emakumeen Txokoa irekita egondo da matrikulazioa egiteko, 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan ere, 10:00etatik 13:00era irekiko dute txokoa.
Honakoak dira ikastaroak:
- Sabel-dantza ikastaroa, Mirari Amenabarrem eskutik. 24 orduko iraupena. Urriaren 2tik abenduaren 18ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Antzerki tailerra, Alaitz Olaizolak gidatuta. 50 orduko iraupena. Azaroaren 21etik maiatzaren 15era, ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara.
- Amatasun gogoaren mila galdera ikastaroa, Miriam Hebron irakaslearekin. 16 orduko iraupena. Urriaren 1etik azaroaren 19ra, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Ikastaro hau gaztelaniaz izango da.
- Bertsolaritza tailerra, Nekane Zinkunegi irakaslearekin. 14 orduko iraupena. Urriaren 4tik azaroaren 29ra, larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, herritarren beharrei eta eskaerei erreparatuta antolatu dituzte ikastaroak, eta irekita daude adin guztietako emakumeentzat. Horrez gain, jakinarazi dute gero eta pertsona gehiagok ematen dutela izena ikastaroetan. Joan den urtean, adibidez, 143 emakumek hartu zuten parte Jabetza Eskolako ikastaroetan.