Azpeitiko Karate Elkarteak irailaren 17an hasiko du ikasturtea

Uztarria.eus 2014ko ira. 15a, 10:02

Kirol elkartean izena eman nahi dutenak kiroldegira joan daitezke, edo 943 81 21 40 telefono zenbakira dei dezakete.

Azpeitiko Karate Elkartean ere hastera doa ikasturte berria, hilaren 17an, asteazkenean, hasiko dira eskolak, herriko kiroldegian. Hala ere, zalantzak argitu edo izena eman nahi dutenek oraindik badute aukera. Bi modu dituzte horretarako: kiroldegira joanda edo 943 81 21 40 telefono zenbakira deituta.

Honakoak dira ikastaroak eta egutegia:

  • 6 eta 9 urte bitarteko gaztetxoak: asteazkenetan eta ostiraletan, 17:30etik 18:30era.
  • 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoak: asteazkenetan eta ostiraletan, 18:30etik 19:30era.
  • Helduen eskolak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide