Loiolako pipermorroa Azpeitiko eta Azkoitiko lursailetan ekoizten den piper berezia da, eta Azoka Herritik egitasmoan hura probatzeko aukera izango dute herritarrek. Zapatuan, 12:00etatik aurrera, Mikel Uria sukaldariak Loiolako pipermorroekin prestatutako pintxoak dastatu ahal izango dira, doan. Bideoa Aritz Artzallusek eginikoa da.