Helburu horri lotuta eta Faktoria deitu dugun atalaren barnean, Larunbatean 17:30ean, "herrigintzako topaketak" deitu dugun batzarra ospatuko dugu Sindikatu Zaharrean. Bertan, herriko hainbat talde bilduko gara elkar ezagutu asmoz, eta etorkizunera begira elkarrekin landu ditzakegun lan ildoak identifikatu asmoz.
Azken finean, batzar horren helburu nagusia Azoka Herritik ekimenaren filosofia nahiz lan arloak datorren asteburutik haratago lantzea izango da. Parte hartuko duten taldeak orotarikoak izango dira, aisialdi elkarteak, kirol elkarteak, elkarte sozialak nahiz eskualdearen garapen sozioekonomikoan lanean dabiltzan hainbat erakunde. Iada herriko 22 taldek baieztatu dute beraien parte-hartzea, eta 40 lagunetik gora elkartzea espero da.
Herriko talderen batek herrigintzaren topaketetan parte hartzea nahi izanez gero, hemen gurekin harremanetan jartzeko mail-a: azokaherritik@gmail.com
Amaitzeko, herritarrak aurtengo azokan antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Besterik gabe, animatu eta parte hartu!