Murillo epaileak gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean aurkeztu ez diren bost gazteak gaur bertan atxilotzeko eman aginduaren ondoren, dozenaka ertzain iritsi dira Loiolara arratsaldean eta basilikako eskaileretan hain zain osatutako herri harresia desegiten hasi dira, 19:00etan.
Azken ordukoa (20:10): bost auziperatuetako bi, Jazint Ramirez eta Imanol Salinas, atera dituzte herri harresitik.
Azken ordukoa (20:25): Xabier Arina ere atxilotu dute. Irati Tobar eta Igarki Robles dira herri harresian gelditzen diren bi auzipetuak.
Azken ordukoa (21:15): Robles eta Tobar ere atxilotu dituzte.
Azken ordukoa: (21:40): Ertzainak badoaz Loiolatik.
Ahotsa.info-k streaming bidez eman du, ertzainek kazetaria harresitik atera eta hedabideentzako prestatu duten gunera joatera behartu duten arte. Hona ordura arteko irudiak.