Hala ere, injustiziari aurre egin beharra zutela sinisten zutelako, beraien buruaz baino, besteetan pentsatzen zutelako berriro horrelakorik ez gertatzeko, legea eta zilegitasuna ez direlako berdina, eta deliturik ez dutelako inolaz ere egin, Loiolan geratzea erabaki zuten. Eta modu baketsuan erresistentzia egitea. Ghandi, Bake Nobel ezagunak bezala.
Modu baketsu horietan laguntza izateko herritarrei deia luzatu zieten, eta askok erantzun zuten. Horietako bat da Esteban Orbegozo azpeitiarra. Bere adinean, herri-harresian jarri zen. Apal eta xume beti bezala. Lan munduan, Grumal gora eta behera, azken urteotan lanean ibili den gizona dugu. Eta oso ezaguna da herrian. Esteban ezagutzen dugunok badakigu ez dela inongo jarrera erasokorrik egitekoa.
Baina, gauzak zer diren, Esteban atxilotua ikusi ahal izan dugu. Sudurretik odoletan. Akusazio larriak izan dira beraren eta beste atxilotu baten aurka. Polizia bati eraso egin omen dio. Eskerrak irudiak grabatuta dauden.
Nire errekonozimendua aitortu nahi diet Loiolan, modu baketsuan, erabaki injustuei aurre egin dieten herritar guztiei. Eta, noski, Esteban Orbegozori. Nahi dutena esango dute, baina guk zuri sinesten dizugu. Guretzat elkartasuna ez da inoiz delitu izango.