Herbonek adierazi duenez, ikastaro honetan, besteak beste, amatasunaren gogoa aztertuko dute: "Emakumeek ama izatearen zama eramaten dute bizkar gainean. Ikastaro honetan azaldu nahi dugu zilegi dela emakumeek ama izateko edo ez izateko erabaki askea izatea".
Zein da ikastaro honen helburua?
Gaur egun gizarteak dio emakume guztiek, emakumeak izateagatik bakarrik, amak izan behar dutela. Ikastaro honetan, hori gezurra dela ikusiko dugu. Izan ere, ama izatearen erabakia emakume bakoitzak hartu behar du.
Nolakoa da gaur egungo gizartearen presioa?
Gizarte honek baztertu egiten ditu amatasun nahirik ez duten emakumeak. Baina, ama-sena ez da existitzen, desioei buruz hitz egin behar dugu. Izan ere, emakume bakoitza desio desberdinetatik abiatzen da ama izatera. Horregatik, oso garrantzitsua da emakume bakoitzak desio horien inguruan gogoeta bat egitea. Hau izango da ikastaro honetako helburuetako bat.
Eta zein dira desio horiek?
Mota askotakoak izan daitezke. Desioaz hitz egiten dugunean, ama izateko desioa izatea edo ez izateaz ari gara. Adibidez, emakume batzuek beren bikotekidearekin zuten harremana berreskuratzeko asmoz erabakitzen dute ama izatea. Eta azkenean guztiek sufrituko dute: bai umeak, bai emakumeak, bai bere bikotekideak.
Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.