“Zertarako idatzi duzu epaaaaaa!!!! horrela, letra bera hainbeste errepikatuta?”, “epa bakarrik jartzen badiozu lehor geratzen delako”, erantzun du gazteak. Hizkiak eta puntuazio ikurrak asko errepikatzea da teknologia bidezko elkarrizketen ezaugarrietako bat. Horrela ondorioztatu du Garbiñe Bereziartuak, Azpeitiko gazteekin egin duen lanean.
Pedagogiako doktoretza tesian Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo gaia landu du. EHUko Dream ikerketa taldearen laguntza izan du: “Hizkuntzekin lotutako zerbait egingo nuela argi neukan”. Jasone Cenoz tutoreak eman zizkion arrastoak: “Gaia nahiko berria eta ikerketak egiten hasi gabea da”. Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sariketan bigarren saria irabazi du bere lanak. Ikerketa egiteko gazteek idatzitako testuak aztertu ditu, eurei inkestak pasa dizkie eta eztabaida taldeak ere egin ditu tesia garatu ahal izateko.
Erreportajea osorik irakur daiteke, Argia.com-en.