Jagoba Labaka erremontistak berna-hezurra hautsi zuen pasa den zapatuan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Partida hasi aurreko beroketan hartu zuen min. Hasieran bihurritua zuela uste bazuten ere, berna-hezurra hautsi du azpeitiarrak, eta gutxienez bi hilabetez izango da pilotalekuetatik kanpo.