Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzazko aurrekontuen ekimena jarri zuen iaz Urola Erdian. Prozesu hartan hainbat erabaki hartu zituzten herritarrek, eta horien artean da eskualdeko mendietako bidezidorrak txukuntzeko eta mendi ibilbide erakargarriak egiteko proposamena. Gai horren harira, gaur, asteazkena, egingo dute aurreneko bilera Baigera I-ean, 19:00etatik aurrera. Bertan, Gipuzkoako Mendi Zuzendaritzako teknikariek eskualdeko mendi-bideen egoeraren berri emango dute eta ondoren herritarrek aukera izango dute euren proposamenak egiteko.