Jon Orbegozo Amorebieta Futbol Taldeko jokalaria bikain ari da jokatzen denboraldi honetan. Azken bi jardunaldietan bost gol sartu ditu azpeitiarrak: hiru gol Socuellamos taldearen aurka, eta bi, Real Madrid B taldearen aurka. Azken taldea, Real Madrid B, Zidanek gidatutako hamaikakoa da, eta maila paregabea erakutsi zuen haien aurka Orbegozok. Lagun Onak Futbol taldeak zorionak eman nahi dizkio, eta lanean jarraitzera animatu nahi du, orain arte egin duen bezala.
Anaia ere, gogor
Jon Orbegozo jokalariaren anaia ere, Mikel Orbegozo, maila ona ematen ari da Getafe B taldearekin. Aurrelariak hiru gol sartu ditu azken jardunaldietan, eta beraien taldea seigarren postuan kokatua dago 2. B mailako beraien multzoan. Lagun Onak Futbol Taldea harro sentitzen da bi aurrelariengatik, eta etorkizun oparoa dutela nabarmendu nahi du.