Aurten ere Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako erretiratuek elkarrekin ospatuko dute Jubilatuen Eguna. Aurtengoan Zestoan elkartuko dira datorren zapatuan, urriaren 11n. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta azpeitiarrek eguneko ekintzetan parte hartzeko izena eman dezakete dagoeneko Baigera Jubilatuen Elkartean. Gaurtik, astelehena, ostiralera bitartean dute horretarako aukera, 10:30etik 12:30ak bitartean. Bestalde, Jubilatuen Egunera joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute.
Urriak 11, larunbata
10:30ean ongietorria Zestoako plazan.
10:30-13:00etan Ekainberriko erreplika bisitatzeko aukera edota mus txapelketa.
12:30ean kiroldegiaren aurrean, pintxo-potea. Bitartean, hiru herrietako ordezkariek paella prestatuko dute.
14:00etan bazkaria, kiroldegian.