Hitzaldi honen helburua da iazko ekainean EAEko hamar elkarte feministatako ordezkariek Gazako zerrendara eta Zisjordaniara eginiko bidaiaren bizipenak azaltzea.
Beatriz de Lucasek Urola Kostako Hitza-ri adierazi dioenez, bidaiarekin ezagutu nahi izan zuten Palestinako herrialdeetan sortu diren elkarte feministen lana eta Israelen okupazioak eta boikotak emakume palestinarrengan duen eragina: "Egoeraren irakurketa feminista azaldu nahi dugu, eta bidaia horretan ezagutu genituen elkarteen lan estrategiak azaldu".
Besteak beste, azalduko dute Gazako eta Zisjordaniako elkarteek zein estrategia erabiltzen dituzten emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko. Baita israeldarren okupazioaren aurka indarkeriarik gabeko borrokan parte hartzen duten emakumeen istorioak ere. Emozionalki bidaia "oso gogorra" izan zela esan du de Lucasek. Hala ere, esan du gauza positibo batekin gelditzen dela: bertan ezagutu zituen emakumeen antolakuntzarako gaitasunarekin. "Palestinako gizartearen ehuna dira".
Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.