Miren Berasategi Ohorezko Kadeteetako jokalariak Realarekin entrenatuko du abendua bitartean. Bost entrenamendu egingo ditu Donostiako taldean, eta Lagun Onakekin jokatuko ditu partiduak. Berasategik 16 urte ditu.
Lagun Onakek zorionak eman nahi dizkio lortutako aukeragatik, eta orain arte bezala jarraitzera animatu nahi du: jator eta langile.