Uztarria aldizkariak lehiaketa berria estreinatu du urriko zenbakiarekin. Aurrerantzean, jeroglifikoen esanahia asmatzea izango da lehiaketan parte hartu nahi dutenen eginbeharra. Aldizkariko lehiaketa guztiak bezala, Uztarria Komunikazio Taldearen bazkideei zuzendutakoa da jeroglifikoena ere. Irabazleak Odriozola Ardoak-ek emandako ardo sorta jasoko du sari moduan.
Okerreko helbide elektronikoa
Jeroglifikoen lehiaketaren estreinakoan akats bat egin dugu, Nora bidali zure erantzuna atalean. Soluzioak bidaltzeko jarri dugun e-posta ez da zuzena: lehiaketakuztarria@gmail.com da helbide zuzena. Uztarriaren egoitzan ere (Perez Arregi plaza 1, behea) utz daitezke soluzioak. Animatu eta parte hartu!