Nagore Aranburu aktore azpeitiarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian (Japonia). Hiru emakumek jaso dute aitorpena, beraz, ex aequo jaso dute saria Loreak filmeko antzezleek: Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk.
Asian emango dute pelikula urrian. Hilaren 23tik aurrera Tokioko Nazioarteko Zinema jaialdian egongo da; eta, ondoren, Asiako Film Marketen. Euskal Herrian, berriz, urriaren 31n estreinatuko dute Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma.