Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udaleko Kirol sailak, azaroaren 9rako, iganderako. Azpeititik Donostiara joango da autobusa, eta bakoitzak bere kabuz itzuli beharko du handik. Ordutegiari dagokionez, 7:20an bilduko dira izena ematen dutenak, igerikuaren aurrean. Bidaren prezioa 8 eurokoa izango da.