Gaileta tailerra egingo dute Lehen Hezkuntzako gaztetxoek Ingurugiro Etxean, urriaren 19an, igandean. Azoka Herritik egitasmorako antolatu zuten gaileta tailerra, lehen aldiz, eta arrakasta izan zuenez, Ingurugiro Etxean ikastaroa egitea pentsatu dute.
Agenda 21en baitan, Elikadura jasangarria landu dute gaztetxoek eskoletan, eta pentsatu dute gaileta tailerra modu ona izan daitekeela landutakoa praktikara eramateko. Horrez gain, elikagai jasangarrien eguna da gaur, osteguna, eta bi gaiak uztartuko dituzte. Bertako produktuak sustatzeko asmoarekin, Errezil sagarrak eta sagarkiak erabiliko dituzte gailetak egiteko.
Goizez bilduko dira gaztetxoak, 10:30etik 12:30era, eta hiru txandatan egingo dute tailerra hiru eskoletako ikasleek. Saio bakoitzean 24 parte-hartzaile egongo dira.