Madalenako ospitale berritua ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean, hilak 19. Eraikina bisitatzea nahi dutenek ez dute aurrez erreserbarik egin beharko, eta 12:00etan ospitale atarira bertaratu beharko dute. Ordubeteko iraupena izango du bisitak, eta hiru euro ordaindu beharko da.