Baserritik.com baserritarren elkarteak ostalaritzarekin lotutako proiektua jarri du abian eskualdean. Proiektu horrekin eskualdeko jatetxeek eta tabernek bertako baserrietako proiektuak erabili ditzaten bultzatu nahi dute. Horretarako, Baserritik.com-eko kideak herriko jatetxeetara bisitak egiten ari dira, "jatetxeetako arduradunen nahiak ezagutzeko eta banaketa-sistema propioa ostalarien beharretara egokitzeko".
Kiroldegiko taberna eta Osinazpi jatetxea dira aurrerapausoa eman eta konpromisoa hartu duten aurrenak, eta hori dela-eta, ziurtagiria izango dute euren jatetxean aurrerantzean. Bertako baserrietako produktuak kontsumitzen dituzten ostalariei diru-laguntza eskainiko dizkie Azpeitiko Udalak. Ostalariek 400 eurora arteko diru-laguntza jaso dezakete. Laguntza eskaera urriaren 31 bitartean egin behar da.
Egitasmoarekin interesa dutenek edo informazio gehiago lortu nahi dutenek Baserritik.com-eko telefonora, 619 04 46 72 zenbakira, deitu beharko dute.