Badugu alternatiba: Kutxabank publiko eta soziala hitzaldia eskainiko dute Joxe Mari Galarragak eta Jone Etxeberriak asteazkenean, hilaren 22an. 19:00etan hasiko da aurkezpena, Sanagustin kulturgunean, eta Kutxabanken inguruan azken hilabeteetan gertatutakoak azalduko dituzte.
Galarraga eta Etxeberria Kutxako batzarreko kideak dira, eta Kutxak eta Kutxabankek izaera publikoa eta soziala izan dezaten EH Bildu taldeak proposatzen duen proiektua azalduko dute.