Azpeitiko Udalak "neurriak" hartuko ditu Antzibarrena industrialdean herritarrek sortzen dituzten hondakin pilaketak saihesteko. Lehen, edukiontzi bat zegoen industrialdean hondakinak eta zaborrak hara botatzeko, baina araurik errespetatzen ez zela eta, Udalak hura kentzea erabaki zuen. Gaur egun, herritarrek jarraitu egiten dute leku berean hondakinak uzten, edukiontzirik ez dagoen arren. Beraz, Udalak jarrera hori salau du, eta jakinarazi du lana egingo dutela, egoera errepika ez dadin.
Bestalde, Azpeitiko Udalak azaldu du herritarrentzat irekita dagoela Lapatxeko Garbigunea. Hara bota daitezke honako hondakinak: egurrak, txatarra, etxetresna elektrikoak, gurpilak, pilak, bateriak eta abar. Hau da Garbiguneko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara.
- Zapatuetan: 10:00etatik 13:00era.