'La jungla interior' estreinaldian, 'Torrente 5' eta 'Hurrak eta lapurrak' filmak izango ditugu asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko urr. 24a, 13:08

Beste estreinaldi bat izango dugu asteburu honetan, Soreasu Antzokian. La jungla interior filma kritikagileen barruraino iritsi da eta ez du inor epel utzi. 'Urduria, kezkagarria, sakona bezain amaiera liluragarria duena. Zeharo sakona. Bakarra'; 'Opera prima. Obra experimentala, ez ohikoa, zintzoa'... 

La jungla interior

Bidaia zientifiko luze batean parte hartu aurretik, Juanek bere gaztetxo garaiak pasa zituen herrira eramaten du Gala neskalaguna. Han dauden bitartean, aurrera begirako planez hitz egiten dute eta euren arteko ezberdintasunak aterako dira. Bost hilabete geroago, Juan etxera itzultzean, bere bizitzan aldaketa handi bat gertatzear dago.  

  • Zapatuan, 19:00etan.
  • Igandean, 21:30ean.

Torrente 5

2018. urtea. Torrente espetxetik ateratzen da. Zatitutako eta aztoratutako Espainiarekin egiten du topo. Erantzunen bila hasten da eta horretarako legez kanpo dabilen pertsonaia izan behar duela erabakitzen du. Casino batean lapurreta egitea erabakitzen du eta horretarako lagun talde xelebre bat biltzen du. Espetxeko kontaktu baten bitartez, Eurovegas casinoaren seguritatearen planifikazioa egin zuen pertsonarekin jartzen da harremanetan eta asmoen berri ematen dio..

  • Zapatuan, 21:30ean.
  • Igandean, 19:00etan.
  • Astelehenean, 21:30ean (ikuslearen eguna).

Hurrak eta lapurrak

Surly katagorriak eta Lagun haren adiskideak egundoko kolpea jotzeko asmoa dute fruitu lehorren denda batean. Ia konturatu gabe, gangster batzuk prestatzen ari diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Hurrak eta Lapurrak familia osoarentzako abenturazko komedia dibertigarria da. Uda honetan, etxeko txikienek benetan bzi ahal izando dute, egundoko plan gozoa!

  • Igandean, 16:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide