Zein da liburu honen helburua?
Minbizia zerbait bitxia dela iruditzen zait. Gaixotasun asko aipatzean ez da arazorik egoten, baina minbizia edo horrelako gaixotasunak ezkutatu egiten dira. Liburu honen helburua gazteei eta ez hain gazteei, minbiziaren gaia kontatzea da. Nik neuk askotan liburuak erabiltzen ditut neure burutazioak argitzeko.
Zergatik aukeratu duzu minbiziaren gaia liburu honetarako?
Bizigai izeneko liburu bilduma ateratzea pentsatu genuen: liburu horietan, gustatzen ez zaizkigun gaiak baina errealak direnak lantzea da helburua.
Zein da Amets Ameslari liburuan azaltzen den istorioa?
Liburu honetako protagonista Amets izeneko mutiko bat da. Aspalditik neukan istorio hau neure buruan. Mutiko honen amak minbizia zuela imajinatzen nuen, eta handik eta hortik tiraka, une horretan nire lagun batek bularreko minbizia zuela jakin nuen.