Istripuen ekiditea eta lehen sorospenak haurtzaroan ikastaroa antolatu du DYAk azarorako. Hilaren 10ean hasi eta 14a bitartean izango dira saioak, DYAk Urola kalean duen ordezkaritzan, 10:00etatik 12:00etara.
Ikastaroak ez du aurretiko osasun-ezagutzarik eskatzen. Haurrek izan ditzaketen istripuak saihesteko modua landuko da ikastaroan, haurrentzat ingurune arriskutsuenak direnak (etxea, ikastetxea, parkea...) kontuan hartuta. Saioetan istripu horien ondorio diren larrialdi egoerei (erorketak, erredurak, eztarriko trabamenduak, intoxikazioak...) aurre egiteko oinarrizko ezaguerak eskuratu ahal izango dituzte parte hartzaileek. Ikastaroan saio teorikoak eta praktikoak egingo dituzte.
Izena ematea 60 euro ordaindu behar da, eta behin hori ordainduta, ikastarorako beharrezkoa den eskuliburua eskuratuko dute ikasleek. Plazak mugatuak dira. Izena ematea edo jarduerari buruzko informazioa nahi duenak 943 46 46 22 telefonora deitu beharko du.