Herritar ugari bildu da Sarcoil enpresan gertatutako lan istripua salatzeko

Uztarria.eus 2014ko urr. 30a, 20:53

Berrehun lagundik gora izan dira Sarralleren Sarcoil enpresan gertatutako lan istripua salatzeko gaur, osteguna, egin den elkarretaratzean. Azpeitian Bizi eta Lan taldeak antolatu du ekitaldia, eta EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Elkar-ekin taldeak babestu dute. Plazan bildu diren herritarrek gertaera salatu dute eta babesa eskaini diote ospitalean dagoen langileari, Lan istripu gehiago ez! Lan baldintza duinak herritarrontzat lelopean.

Astearte arratsaldean jaso zen ezbeharra, Sarralleren Sarcoil enpresan. Gaztea larri egon da, baina zaurituaren familiak Uztarria.com-i azaldu dionez, haren osasun egoerak hobera egin du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide