Enplegu zentroa berriro irekiko dute astelehenean, azaroaren 3an, urrian etenaldia egin ostean. 2014ko deialdiko Lanbideren ebazpena argitaratu dute dagoeneko; eta, beraz, Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen zentroa irekiko dute datorren astean. Hala ere, zenbait aldaketa izango ditu, oraingoz, zerbitzuak; izan ere, orientazioari eta ekintzei dagozkien zerbitzuak ez dituzte abiaraziko.
Enplegu zentroa Sindikatu Zaharreko hirugarren soilairuan dago, eta irekita egon ohi da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Telefonoz ere dei daiteke hara, zenbaki honetara: 943 02 60 69.