Fracking Ez Gipuzkoa taldearen egoera, xedeak edota lan ildoa azalduko dituzte datorren asteazkenean, azaroaren 5ean, Baigeran. Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta herritarrak fracking-aren arriskuez informatzea eta haien ekarpenak jasotzea izango du helburu bilerak. Orain arte sinadurak biltzen eta informazioa banatzen jardun dute taldeko kideek, eta orain aurkezpenak egiten ari dira Gipuzkoa osoan.
Antolatzaileek esan dutenez, Gipuzkoa fracking-aren mehatxupean dago, eta herrialdearekin batera, baita Azpeitia ere. Taldeko ordezkarien hitzetan, "informazioa" da beraien tresna "boteretsuena", eta horregatik ari dira herriz herri horrelako aurkezpenak egiten.