Hondakinen kudeaketaz ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lanbidek

Uztarria.eus 2014ko aza. 3a, 12:33

Abenduaren 3an hasi eta martxoaren 27an bukatuko da Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa ikastaroa. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9a baino lehen eman behar dute izena.

Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa ikastaroa antolatu du. Abenduaren 3tik martxoaren 27ra izango da ikastaroa, eta sektoreko enpresetan praktikak egingo dituzte parte hartzaileek. Ikastaroa amaitzean SEAG0108 Profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikasleek.

Izen-emate epea irekita dago jada. Lanbideren bulegoetan edo euren webgunean eman behar da izena eta horretarako azken eguna, azaroaren 9a izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide