Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko aza. 4a, 10:59

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, Basarte eremuko urbanizazioa finantzatzeko Azpeitiko eta Azkoitiko udalen arteko hitzarmenaz jardungo dute.

1.- Azpeitiko Udalak ekainaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ostalaritza eta aisialdiko jardueretan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen udal-agintarauaren hasierako onarpena ematea.

3.- Basarte eremuko urbanizazioa finantzatzeko Azpeitiko eta Azkoitiko udalen arteko hitzarmena.

4.- Udalaren lan-poltsak kudeatzeko irizpideak zehaztea.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Bertan Merkatari Elkartearen arteko hitzarmena onartzea.

6.- Ezkerretegi baserriko partzelan ostalaritza jarduera sortu ondoren bide publikoa egokitzeko hirigintzako hitzarmena onartzea.

7.- 2015. ekitaldirako udal zerga agintarauen aldaketa onartzea: Azpeitiko Euskara Patronatuko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak.

8.- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobaria: Loiolako Santutegian gas instalazioa.

9.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide