Lagun Onak Mendi Bazkunakoek Aralarrera irteera egingo dute zapatuan

Uztarria.eus 2014ko aza. 6a, 09:32

Helduentzako egun osoko irteera prestatu dute Lagun Onakekoek. Gaur, osteguna, da irteerarako izena emateko azken eguna.

Aralarrera irteera egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek zapatuan. Helduentzako antolatu dute egun osoko irteera. 08:00etan aterako da autobusa plazatik Lizarrustira. Handik Putterri eta Baraibarrera jaitsiko dira.

Gaur, azaroak 6, da irteerarako izena emateko azken eguna. Inskripzioa mendizaleen tabernan, lagunonak@euskalnet.net helbidera idatzita edo www.lagunonakmb.org webgunean egin daiteke. 

Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, sei euro. Ikasle eta langabetuek hiru euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide