Eneko Arbeo, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketara sailkatzeko kanporaketan

Uztarria.eus 2014ko aza. 6a, 11:46

Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe txapelketa bat irabazi ostean.

Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak zapatuan Azkoitian jokatuko den Euskal Herriko Trikitilari Txapelketarako kanporaketan izango dira. Asteburuko bi kanporaketetatik zortzi bikote sailkatuko dira azaroaren 30ean Zaldibarren jokatuko den Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIII. Txapelketara.

Azaroaren 8an, zapatuan, jokatuko dira Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIII. Txapelketara sailkatzeko kanporaketak Aramaion eta Azkoitian, eta Azkoitikoan izango dira Eneko Arbeo azpeitiarra eta Mireia Ibabe bergararra. Bi saioetan puntu gehien lortzen dituzten 13 eta 19 urte bitarteko zortzi bikote sailkatuko dira azaroaren 30ean Zaldibarren jokatuko den txapelketara.

Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek sortutako bikotea 2014ko udan sortu zen, eta uztailaz geroztik txapelketaz txapelketa dabiltza. Eneko Arbeo Juan Antxieta musika eskolako Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-ren ikaslea da. 

Irailaren 21ean Hernanin jokatu zen trikitilari Gazteen XVI. Txapelketa, eta bigarren izan ziren Arbeo eta Ibabe. Irailaren 22an, berriz, Aizarnazabalgo Trikitilari Gazteen II. Trikiti Txapelketa irabazi zuten. Urriaren 18an Bermeoko Sollubegan auzoan izan ziren azpeitiarra eta bergararra I. Trikitilari Txapelketan, eta hura ere irabazi egin zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide