Mugalariak proiektuaren bigarren edizio bat izango da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko aza. 6a, 13:29

Lehenengo edizioan aukeratutako bos proiektuen artetik,  Itziar Elias-ena garatuko da Azpeitian Sanagustin kulturgunearen parte-hartzeari esker. Elias "aitona-amonen bizipenetan oinarritutako antzezlan batean ari da lanean. Espainiako gerran girotuta, gerrak ekarritako gizarte banaketari gailenduko zitzaion maitasun istorio bat kontatzen du. Azpeitiko Sanagustin kulturgunearen eta Luhusoko Hameka sormen fabrikaren artean banatuko da sorkuntza prozesua". Berria egunkariak dakar notizia.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak, Donostia Kulturarekin batera, Théâtre des Chimères-ekin elkarlanean eta Akitania-Euskadi Euroeskualdearen laguntzarekin, arte eszenikoetako bost proiektu hautatu eta
lagunduko ditu. Proiektu hauen sortze-prozesua 2014ko irailetik 2015eko otsailera bitartean burutu beharko da, osorik edo zati batean. Mugalariaken lehen edizioaren emaitza da hori.

Artistek edo konpainiek prozesu horren zati bat lurraldeko kultur ekipamenduetan antolatutako egonaldietan garatu beharko dute. Bost proiektu aukeratu dituzte aurkeztutako 73tatik eta horietako bat, Itziar Eliasek zuzendurikoa, Azpeitian eta Arrixurin artean sortuko da, Sanagustin kulturgunearen parte-hartzearekin.

Halere, atzo bertan egindako prentsaurrekoan (argazkian), bigarren edizio bat egingo dela eta deialdia aurreratu genituen, berrikuntza batekin: lehenengo edizioan aurkeztu eta hautatu ez ziren proiektuak Sarean dauden lurraldeko antzokien eskura jarriko dira, egonaldiak sustatzeko.

Informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide