Bailarako Atzegiko bazkideen eguna ospatuko dute igandean Azkoitian

Uztarria.eus 2014ko aza. 7a, 09:02

Bi urtez behin ospatzen dute eguna. Meza, triki-poteoa eta bazkaria egingo dituzte igandean.

Bi urtez behin ospatzen dute bailarako Atzegiko bazkideek euren eguna, eta igande honetan dute zita. Normalean Azpeitian ospatu izan badute ere, aurten Azkoitian egitea erabaki dute. Igandean, 11:00etan meza egingo dute, eta bukatutakoan triki-poteoa egingo dute. 14:00etan, berriz, Joseba jatetxean bazkalduko dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide