San Martin egoitzan astelehenean hasiko dute San Martin Astea. Urteroko legez, egitarau oparoa prestatu dute aste osorako. Asteari hasiera astelehenean, 11:45ean, emango diete. Bertan izango dira Azpeitiko Udal ordezkariak eta Iraurgi ikastetxeko haurrak. 17:00etan, berriz, Amaia Garmendia eta haren gitarra taldea izango dira egoitzan emanaldia egingo dutenak.
San Martin egunean meza nagusia izango dute egoiliarrek 10:30etik aurrera. Ondoren, 12:00etan, urte guztian zehar ateratako argazkien erreportajea ikusiko dute eta 17:00etan bingoan jokatuko dute, Pastolararen eskutik.
Aste osorako prestatu duten egitaraua hurrengoa da:
Azaroak 10, astelehena:
11:45ean egoiliarren pregoia. Bertan izango dira Azpeitiko Udal ordezkariak eta Iraurgi ikastetxeko haurrak.
17:00etan Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia.
Azaroak 11, asteartea:
10:30ean San Martin eguneko meza.
12:00etan urteko argazki erreportajearen emanaldia.
17:00etan bingo berezia.
Azaroak 12, asteazkena:
11:00etan jokoak.
16:00etan txokolatada boluntarioekin.
17:00etan Nagusilaneko Mari Jose Soroaren kantaldia.
Azaroak 13, osteguna:
11:00etan karta txapelketa.
17:00etan boluntarioekin emanaldia.
Azaroak 14, ostirala:
11:00etan Iraurgi ikastetxeko ikasleen emanaldia.
16:45ean bingo berezia Nagusilanen eskutik.
18:15ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.
Azaroak 15, zapatua:
12:00etan saloiko dantzak Jose Mari Orbegozoren eskutik.
14:00etan familiekin bazkaria.
17:00etan Poxpi eta Lajarekin erromeria.
Aste osoan zehar egoiliarrek egindako eskulanak izango dira ikusgai San Martin egoitzan.