Samartinak Lasaon, giro ederrean

Urola Kostako Hitza 2014ko aza. 11a, 10:14

Azpeitia eta Zestoako Lasao auzoan sanmartinak ospatzen ari dira. Ostiralean hasi zituzten festak eta bertso afaria ere egin zuten auzotarrek. Zapatuan, berriz, haurrak izan ziren protagonista. Igandean auzoko abere eta barazkien azoka egin zuten, eta gaur, asteartea, San Martin eguna ospatuko dute. Asteburuko argazkiak Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide