Iazko kurtsoan landuko lanak dira biak ere, eta Sanagustun Kulturgunean egin zituzten iaz, ikasturtearen amaieran. Orain, XXXII. Antzerki Topaketen barruan, Soreasu Antzokian ikusi ahal izango ditugu herrian bertan landutako obrak.
Aurretik idatzitako Habemus Zirkus lanaren moldaketa egingo dute gazteek. Emakume tailerrekoek, beraiek sortutako Orekaren desoreka lana eskainiko dute.