Jauzika elkarteak kudeatuko ditu Gazteria saileko zerbitzuak beste urtebetez

Uztarria.eus 2014ko aza. 12a, 13:30

Azpeitiko Udalak eta Jauzika Heziketa Elkarteak urtebetez luzatu dute Gazteria saileko zerbitzuen kudeaketarako hitzarmena. Imanol Amenabar Gazteriako batzordeburuak eta Jauzika elkarteko Aloña Larrañagak sinatu dute hitzarmena, eta horrenbestez, Udal ludotekak, Gaztelekua eta Gazte Informazio Bulegoa Jauzikak kudeatuko ditu datorren urtean ere. Gune horiek kudeatzeaz gain, oporraldietako ekintza bereziak (Gabonetakoak, udarakoak...) antolatzen jarraituko du elkarteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide