Aurreko astean aurkeztu zituzten Donostian Azpeitiko Ezkuzta kobazuloan aurkitutako bi hagak. Aurten egindako indusketetan lortutako material esanguratsuenak direla nabarmendu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bi hagak Azpeitiko Antxieta Arkeologia Elkarteko lehendakari Jabier Lazkanok aurkitu zituen. 2012 eta 2014 urteetan kobazuloan egindako indusketetan aurkitutakoak dira.
Elkarteak hainbat aurkikuntza egin ditu eskualdean: Zestoako Ekain Goi Paleolitoko haitzuloko aztarnategia, Zestoako Aizarnako Errailla Goi Paleolitoko kobazuloko aztarnategia, Errezilgo Arnailleta Behe Paleolitoko haitzuloko aztarnategia eta Zestoako Irikaitz Goi eta Behe Paleolitoetako kobazuloko aztarnategia, besteak beste.
Nola hasi zineten Ezkuztako kobazuloan indusketak egiten?
Ezkuztara sartu eta urte batzuetara, suharrizko laskak eta hezur batzuk aukitu genituen. Orduan, aurkikuntza horiek garrantzia handia zutela pentsatu genuen.
Ondoren hasi zineten Aranzadiko Maria Jose Iriarterekin lanean. Nolatan?
Maria Joserekin eta Alvaro Agirrezabalarekin beti egon gara harremanetan, eta Ezkuztan sondaketa bat egitea gomendatu ziguten. Sondaketa hasterakoan lehenengo haga aurkitu genuen. Gero, Maria Joserekin bi udaratan egin dugu lan, eta orduan azaldu zen bigarrengo haga.
Zure ustez, zertarako erabiltzen zituzten zuk aurkitutako haga horiek?
Alvaro Agirrezabalak esan zuenaren arabera, kobazuloa tailer bat izan zezakeen. Izan ere, amaitu gabeko hainbat atal azaldu dira bertan. Baina, hala ere, ez dago jakiterik benetan zertarako erabiltzen zituzten haga horiek.
Elkarrizketa osorik irakurtzeko, egin klik hemen.