Inazio Agirre Ederti sansebastianetako aurreneko karrozaren egilea hil zen atzo, igandea, 92 urterekin. Agirre urte luzez aritu zen danborradarako karrozak egiten; berak bakarrik lehenengo eta gero alaba Mari Karmenen laguntzarekin.
Sansebastianetako bigarren danborradarako egin zuen aurreneko karroza, 1958an. Handik aurrera, eta 2005a bitartean, 37 karroza egin zituen. Agirre da Azpeitiko danborradarako karroza gehien egin dituen herritarra.
Uztarriak 2010ean egin zion elkarrizketa Agirreri, eta han azaldu zuen aurreneko karroza egiterakoan izan zituzten ibilerak: "Dirudienez, erregina behar zuen danborradak eta erregina garraiatzeko zerbaiten beharra zegoen. Buruari buelta batzuk eman ostean, Miserikordian bazirela idi batzuk gogoratu nintzen".
Agirreren aldeko hileta elizkizuna gaur astelehena izango da, 19:00etan, Azpeitiko parrokian.
Uztarriak 2010ean Agirrerekin eta haren alaba Mari Karmenekin hitz egin zuen. Hemen erreportajea osorik.