Zapatuan, hilak 22, Aurora & The Betrayers taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean.
Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Aurora Garcia abeslaria?
Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 21eko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.
Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eskuratu daitezke, aurrez sei euroren trukean, eta zortzi eurotan egunean bertan.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.