Domusa enpresak diruz lagunduko du Uztarria eta 300 euroko diru-laguntza jasoko du komunikazio taldeak, kooperatiba guztien gisan Domusak ere erantzukizun soziala duelako gizartearekin. Hori dela-eta, bere ekoizpenetik lortutako etekinen atal bat, gizartean lanean diharduten eragile, talde edo elkarteei bideratzeko betebeharra du.
Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkio Domusari, azken urteetako moduan aurten ere komunikazio proiektua diruz laguntzeagatik.