Zabalik da 2015erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea

Uztarria.eus 2014ko aza. 18a, 13:00

2015erako federatu txartela atera nahi dutenek edo lehendik duten txartelean aldaketak egin nahi dituztenek hilaren 28a bitartean dute horretarako aukera Luba aholkularitzan.

Lagun Onak Mendi Bazkunak zabaldu du 2015erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea. Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek edota lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek hilaren 28a arteko epea izango dute horretarako aukera. Interesa dutenek Luba Aholkuralitzak Enparan kalean duen egoitzara joan beharko dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era bitartean edo mezu bat bidali beharko dute aseluba@gmail.com helbidera. Luba Aholkularitzako telefonoa, berriz, hurrengoa da: 943 15 75 25.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide