Katamalo musika taldeak 2011n eskaini zuen zuzeneko azken emanaldia Durangoko Plateruena kafe antzokian. Orduko kontzertuaren grabazioa Plateruenaren esku utzi du Katamalok, eta Durangoko Azokan salgai jarriko dute diskoa.
Aurretik, ordea, Tokikomeko hedabideei eskaini diote saltzeko. Uztarria Komunikazio Taldeak bat egin du proposamenarekin eta gaurtik hilaren 30era bitartean salgai izango dira Katamaloren azken zuzenekoaren diskoak Sanagustin kulturgunean. Zortzi euroren trukean eskuratu daiteke.