Gizentasunaren ondorio larrienen artean dago umeen artean ematen den diabetesaren gehitze kezkagarria. Gurasoak eredu gara seme-alabentzat. Etxean osasun politika ezarri eta geuk hori predikatzen badugu, gure txikiek elikadura ohitura osasuntsuak eta egokiak izateko aukera gehiago izango dituzte. Umeek etxean ikusten dutena egiten dute, bai hemen eta baita munduko edozien lekutan ere.
Gurasoon ardura eta eginkizuna da haiei elikadura heziketa egokia ematea, heldu osasuntsu batzuk izateko.
Ohitura egokien bidez, osasun emaitza egokiak izateko aukera handiak izango ditugu. Ohitura txarrek, berriz, gizentasuna izateko aukerak gehitzen dituzte. Garai honetan oso ohikoa den gaitza da gizentasuna, bai helduetan eta baita umeetan ere.
Ohiturak txikitatik hartuz gero hobe, baina ez ahaztu: beti gaude garaiz!
Azaroko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzia artikulua.